Oinazearen Itzalak by Numen
Oinazearen Itzalak by Numen

Oinazearen Itzalak

Numen * Track #7 On Galdutako itxaropenaren eresia

Oinazearen Itzalak Lyrics

Hezurrak gogortzen dizkidan
Gela ilun eta hotz honen barruan
Bakarrik naiz sentitzen
Ispirituek naute baztertu
Eta jada nire eskuen majiak
Ez du erantzunik aurkitzen

Heriotzaren atarian
Iritsi da nire azkena
Enparantzaren erdian
Sua nire zai

Gar eta txinpartek haiekana deitzen naute
Irainek eta oihuek ez dute gupidarik
Nire oinazean
Badator sua soinekoan gora
Ilea erreaz
Kixkaliaz azala
Lurrak irentsi nazala

Ispirituak zatozte
Zatozte nigana!
Zuenganako maitasuna mintzo zaizue
Indar ahaltsu bat nabari dut
Ene barnean

Jaun Beltza da
Deika ari zaidana
Hegaka nabil haidean
Betiko askatasun betean

Your Gateway to High-Quality MP3, FLAC and Lyrics
DownloadMP3FLAC.com