Lurrak irentsi ditu
Eguneko azken izpiak
Gaueko belaino hotz tristeak
Gauaren usainean numen, lami eta jentilek
Agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak
Badoaz mendira herritik
Andre , neska eta mutilak
Iluntasunaren argitan
Izar euriz algarak
Beraien jainko Natura
Lehenetan lehena
Suaren inguruan
Egi bihurtu dena
Arbasoen hitzak entzunez iraun
Lainoen azpitik eginez arraun
Zakilak tente aluak ur
Beldurrak askatasun gose bihur
Aske izanez jainkoei agur
Zuen jainkoak hil behar du gaur
Belladona, mandragora, muskaria
Arima bakarti ibiltaria
Hasi da lizunkeria
Akerbeltzaren begiradapean
Atera dute eltzea
Estramonioaren taupadak
Gaitu eraman burujabetasun ertzera
Natura askatasuna
Edanez, igurtziz, maitatuz
Kristautasunaren heriotzera