Oskarbi da zerua
Anbotoko andereak piztu du bere labea
Eguzki ahula
Laino goibeletan aterbetu da
Zintzarri hotsak dira
Ilunabarreko ahaide bakarra
Arratsaldeko isiltasuna
Hausten duen bizitzaren marmarra
Behelainoa goi-lautadetan
Hedaturik dauden zutarriak
Besarkatuz doa
Lurrari itsatsirik iraun duten
Ahaideen harrespila zaharkituak
Naturaren tristurak
Lanbrozko itsasoetan murgildu ditu
Euskal nortasunaren iturburu
Izan ziren harizti sakratuak
Haize sorginduen intziriek
Enbor artetik dakarte
Urrutiko eresi isila
Galdutako itxaropenaren eresia
Ahazturiko gure numenen esentzia
Basoaren baitan arnasten den tristezia
Mendi gailurretan zutik eta irmo
Ama Lurraren bularretan iltzaturiko
Ezpata santifikatua ageri da
Gizaldi bi bereiztu zituen
Zapalkuntzaren garaikurra
Gizakia eta naturaren arteko oreka
Hautsi zuen gurutze santua