Garailearen lumak
Odolez idatzi duelako historia
Denboraren iluntasunak
Galdu du gure irudia
Herri basatia omen ginen
Ulerkaitza zitzaien siniskera
Mendi eta basoetatik
Jaso genuelako
Ezjakinak;
Lurraren hizkuntza
Naturak irakatsi zigulako
Herejeak:
Beldurraren fedeak
Eta bere jainkoak
Gure nortasuna asetzen ez zutelako
Deabruaren lagun;
Hilbeteko gauetan
Zelai eta haitzuloetan
Jaiak ospatzen genituelako
Ilunak garaiak
Ilunago ordea,odolaren tintan
Luma gidatu zituen gogoa
Denboraren iluntasunak
Ezin argirik aurkitu
Argiak ere itzalak baditu