Baso ilunaren barnealdean
Euriz bustitako irrintzi urrutiak entzuten dira
Herri baten samina adierazten duten
Kondairak kantu bihurtuak
Zuhaitzen enborrak basoaren zaindari bihurtu dira
Gudariak bailira, gudariak bait dira
Behin jaiotzen ikusi zituen ama lurrak
Bere seme alabak
Mendiaren magalean sutan dirauen elizak
Nortasunaren ateak ditu zabaldu
Indarrean dagoen kristautasunak
Heriotzera eraman nahi gaitu
Airean zabaldutako kedarrak
Garaipenaren mezua eramango die herri anaiei