Guda baten erdian
Naiz aurkitzen
Ene eskuan daramadan ezpata
Landarik landa dut eraman
Odolak du etsai nire gorputza
Lokatzean dira hondoratu ene abarkak
Milaka gudari hausarten gorpuek
Mendietan datzate
Lepo moztuak
Beso moztuak
Zango moztuak
Odol artean aieneak...
Oh! Mari, Euskal Herriko mendi, baso, ibai
Aska nazazue!
Iluntasunezko zuloaren hatzaparretatik atera nazazue
Borrokatu nadin!
Ene heriotza eman ezkero
Alperrik ez daiten izan
Nire azkena gertu dago, baina arren!
Ene herriaren garra ez dadila itzali