Argiz beteriko eguna
Bapatean ilundu da
Arranoaren ahotsak
Gudaren hasiera aitortu du
Mendian behera doaz borrokalari ausartak
Betiko itzaltzera etsaien bihotza
Aizkorak tente!
Arnasa eusteke!
Etsai maltzurrari diote
Gudariek egin aurre!
Ezpata odolduen irudia
Begirada sakonaren samina
Bapatean dut sentitu
Altzairu hotzaren zirrara
Mila irudi dira iragan bihurtzen
Heriotza dut izan anai
Iluntasuna zaindari
Euri, su, lur, haize
Non nahi izango nauzue!