Ehiztari amorratua zen abadea
Meza ematen ari zen egunean
Deabrua agertu zitzaion erbi itxuran
Abadea meza bertan behera utziz
Erbiaren atzetik joan zen
Txakurrak harturik
Bere jainkoak zigortu zuen
Mendirik mendi dabil orain
Goseak amorraturik
Erbiaren atzetik
Inork ez du oraindik ikusi
Inork ez daki nondik datozen
Txistu eta zaunka tristeak
Baso ilunetan gordeak
Etsipenez beteak
Laguntzen ditu haizeak
Ez da gaurdaino itzuli
Ez da sekula itzuliko
Bere amaigabeko ehiztalditik