Jaitxi zaitez palkutik momentutxo batez
Ta hartu lekua ene lagunen artean
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
Azalpena ugar zor dizkiguzu ta
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
Herri faltsu bat izan dugula maite
Geure arteko besarkada ta malkoak
Lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek
Begitara begira
Begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Begitara begira
Begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
Uzkurtu eta esaidazu belarrira
Bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
Neurea ta neure lagunen herria
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
Entzungo duen azkena zeu zarela
Beraz amestuko dut kalean topatu
Ta honakoa oihukatuko dizudala
Begitara begira
Begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Begitara begira
Begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Lurretik lorera, loretik bihotzera
Legetatik urrun, malkotatik gertu
Esaidak lagun, eskutik helduta begitara
Herrian zutik jarraituko diagula
Begitara begira
Begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Begitara begira
Begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu (x2)